Profesionalen tarifa berezietara atxikitzeko baldintzak
- PREZIOAK: tarifa berezia
- ORDAINKETAK: aurretik egin behar da, eskaera konfirmatzean
- GARRAIOA: eskaera bakoitzean kalkulatu behar da
- PERTSONALIZAZIO MOTAK: serigrafian tinta batetara, kuatrikromia eta digitala
- EDALONTZIAREN KOLOREA: Serigrafian, aukeran eredu bakoitzaren koloreen artean. Kuatrikromian (ECO12I, ECO28I, ECO30I, ECO40I,ECO50I, ECO50HI, ECO50HSI ECO60I, ECO90I), zeharrargiak IML (In Mold Labeling) etiketarekin. Digitalean (ECO3D, ECO60), zeharrargiak
- TINTA KOLOREAK: Serigrafian, Re-uz, S.L.-en kolore-kartatik aukeran.
- 5000 ALE BAINO GEHIAGOKO ESKAERAK: Zuzenean info.es@reuz.com posta elektronikoaren bidez eskatu behar da
- EKOIZTE EPEAK: Serigrafian 10 lan egun, eta IML eta digitaletan 22 lan egun, eskaera ekoiztera pasatzen denetik
Tarifa hauetara atxikitzeko, IFZ informatu behar da eta Re-uz, S.L.-ek enpresa aktibitatearen benetakotasuna egiaztatu ondoren, tarifa hauen erabilera baimenduko du.
Hona hemen enpresa saltzaileentzako salmenta-baldintzak:
SALMENTA BALDINTZA OROKORRAK, KONTSUMITZAILE EDO ERABILTZAILE KONTSIDERAZIO LEGALA EZ DUTEN Re-uz, S.L.-REN BEZEROENTZAT
Dataren bertsioa: 2020ko maiatzaren 30a
1. artikulua - Helburua eta aplikazio eremua
1.1 Helburua
Baldintza Orokor hauek Re-uz, S.L.-ek —bere xede sozialaren barnean— ekoitzi eta merkaturatzen dituen produktuak eta/edo ematen dituen zerbitzuak erosten dituzten guztiei aplikatu beharrekoak dira (hemendik aurrera, "Produktuak").
Baldintza Orokor hauetan, "Eroslea" da Re-uz, S.L.-en produktuak erosten dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko; berdin dio berak zuzenean parte hartzen duen edo zeharka, eta berdin dio bere jarduera komertzialarekin, enpresarekin, ofizioarekin edo lanbidearekin zerikusirik duen edo ez.
Eroslea Baldintza Orokor hauetara loturik gelditzen da, eta adierazten du inolako zalantzarik gabe ezagutzen dituela eta badakiela zein diren Baldintza Orokor horiek, eta onartu egiten dituela. Ondorioz, Baldintza Orokor hauek kontratua izenpetzen duten bi aldeek bete beharko dituzte nahitaez, eta ulertuko da erosleak espresuki onartu egiten dituela bere borondatez eta inolako erreparorik gabe baldintzak sinatuta eta onartuta edo saltzaileak webgunean jakinarazten dion unetik (www.ecofestes.com). Edonola ere, Baldintza hauek onartu egiten dituela ulertuko da, Saltzaileak Erosleari horien ale bat ematen dion unetik edo, edozein dela ere bidea, Saltzailearen webgunean eskura daudela jakinarazten dionetik (www.ecofestes.com).
1.2 Aplikazio eremua
Salmenta Baldintza Orokor hauek Re-uz, S.L.-en salmenta gauzatu guztietan aplikatu behar dira edozein dela ere Eroslea, eta Eroslearen agiriek izan ditzaketen klausulen gainetik daude; batez ere, haren erosketa baldintza orokorren kasuan, zeinak espresuki gelditzen baitira baztertuta. Eroslearen Produktu eskari orotan onartu egiten dira Salmenta Baldintza Orokor hauek.
Bide telematikotik edo elektronikotik egiten den edozein kontrataziotan, Erosleak espresuki salbuesten du Saltzailea uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 27. eta 28. artikuluetan datozen alde aurreko eta ondoko informazio-betebeharretatik (34/2002 Legea, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa); horrek ez du eraginik izango kontsumitzaileen eta erabiltzaileen arloan geroago berriz arauturiko 10. artikuluan.
Dena den, Re-uz, S.L.-en esku gelditzen da Baldintza Orokor hauetako klausuletako batzuk indargabetzea, Eroslearekin egindako negoziaketen arabera, salmenta baldintza partikularrak ezartzeagatik, zeinak lehenen gainetik geldituko baitira kontraesanik balego; dena den, arauturik ez dagoen gainerako kasu guztietan indarrean egongo da oraindik.
2. artikulua - Produktuak eta Pertsonalizazioa
Re-uz, S.L.-ek eskaintzen dituen produktuek Espainian indarrean den legedia betetzen dute. Indarrean den legedian, araututa dator zer-nolakoak izan behar duten elikagaiekin kontaktuan egon behar duten materialek, eta Produktuak esklusiboki baimendutako substantziekin eginda daude.
Erosleari dagokio Produktuei buruzko informazioa irakurtzea eskaria egin edo erabilera eman baino lehen, Produktu hori zertarako egina izan den jakiteko. Re-uz, S.L.-ek Erosleari aipaturiko edo iragarritako Produktuen deskripzioak eta informazioak, edozein dela ere bidea, ez daude zehaztasunekin hornituak, eta soilik informazio gisa ematen dira. www.ecofestes.com webguneko Produktuen ingurua datozen argazkiek eta ilustrazioek eta Re-uz, S.L.-ek ematen dituen dokumentuek ez dute kontratu baliorik.
Re-uz, S.L.-en eskumenean gelditzen da edonoiz aldatzea zerrenda eta webgunean aurkezturiko Produktuak, bai eta Re-uz, S.L.-ek emandako beste edozein dokumentu ere.
Eroslea da arduradun bakarra Re-uz, S.L.-i eskaturiko eta horrek hornituriko Produktuen erabileran.
Re-uz, S.L.-ek bere Produktuen pertsonalizazioa eskaintzen du, Erosleak aukeratutako elementuak Produktuetan jartzea onartuaz. Kasu batzuetan, Produktua kolore bat baino gehiagorekin marka daiteke. Erosleak kolore horien erreferentzia zehaztu behar du eskarian, eta bai irudi bisualari eta bai koloreei balekoa eman behar die Re-uz, S.L.-ek.
Gerta liteke Produktuan aplikaturiko kolore batzuek zehazki bat ez egitea Pantone Solid Coateden Kartan erakusten direnekin.
Era berean, iragarritako edo jakinarazitako forma geometrikoek deformazioak izan ditzakete edalontzian, horien forma konikoagatik; eta inprimaturiko QR kodeak, zenbait kasutan, irakurtezin gerta litezke edalontziak ez duelako gainazal laua.
Eskaturiko Produktuak behin betiko inprimatu aurretik, inprimatze txantiloia Erosleari aurkezten zaio hark onartu egin dezan.
Txantiloi hori onartzen badu, Re-uz, S.L. ez da erantzule izango baldin eta Erosleak nahi duen pertsonalizazioan hutsegiteren bat badago, zeren eta inprimatze txantiloiak aukera ematen dio Erosleari behin betiko testuak eta marrazkiak egiaztatzeko.
Re-uz, S.L.-ek ez ditu gomendatzen edalontzi eta kolore konbinazio jakin batzuk. Hala eta guztiz ere, erosleak kolore horiek aplikatu nahi baditu, Re-uz, S.L. salbuetsita geldituko da edozein erantzukizunetatik, baldin eta azken emaitza ez bada Erosleak espero zuena.
COFESTESek eskubidea du saldutako Produktuaren grafikoak eta egitura bere probetxurako erabiltzeko, hirugarrenentzat, bezero potentzialak barne. Produktuen eskaintza stocka amaitu artekoa izango da.
3. artikulua - Eskaria eta prezioa
3.1 Eskariak egiteko modua
Erosleak Produktuen eskaria egin diezaioke Saltzaileari ondoren zehazten diren modu hauetako baten bidez: posta elektronikoz, telefonoz, Saltzailearen egoitza edo instalakuntzetan, komertzial baten bitartez, Saltzailearen agente baimendu baten bitartez, edo Saltzailearen webguneko plataformatik (www.ecofestes.com).
karian honako hauek agertu behar dute: Produktuen izenak, kopuruak, unitateen prezioa, prezioaren guztizkoa, BEZa eta garraioaren prezioa.
3.2 Re-uz, S.L.-en webgunea bidez egindako eskariak
Erosketa, www.ecofestes.com webgunea erabilita egiten bada, produktua erosteko, Erosleak 18 urtetik gorakoa izan behar du. Webgunean eskaintzen diren Produktuen artean aukeratu ahal izango du. Erosketa prozesua hasteko, erosi nahi den produktua aukeratu, eredu horrek eskaintzen dituen koloreen artean bat hautatu, pertsonalizatzeko erabili nahi den tinta kolorea zehaztu eta azkenik, erosi nahi den ale kopurua. Erosketa saski birtualera gehitu eta zeina pantailan identifikatuta agertuko baita. Pauso hauek, Erosleak erosi nahi dituen Produktu guztiekin jarraitu beharko ditu. Nahi izanez gero, Re-uz, S.L.-ek eskaintzen duen diseinu zerbitzua ere kontratatu ahal izango du Erosleak, horretarako dagokion ikonoan sakatu behar du. Erosleak eskaria egiteko ”Eskaera bukatu” ikonoa sakatu behar du eta erosteko hautatu dituen produktuak saskian agertuko zaizkio. Erosleak hautatu egin behar du produktuak nola igortzea nahi duen eta zein helbidetara. Ordainketa modua aukeratu ahal izango du, txartela edo PayPal-en artean, webgunean eskatzen diren datuak bete beharko ditu zorrotz eta zehaztasunez. Azkenik, erosleak “jarraitu” botoia sakatu beharko du. Eskaria eta kontratua ikusi eta eska daitezke, webguneak berak adierazten duen bezala.
Horrela egiten den eskaria artxibatu egiten du Re-uz, S.L.-ek, eta Eroslearen eskura jartzen du hark posta elektronikoz eskatuz gero. Dena den, Re-uz, S.L.-ek eskaria jaso izana berresteko, Erosleak emaniko helbide elektronikora mezu bat bidaliko dio, eskaria amaitu eta 24 orduren barruan.
Re-uz, S.L.-i inprimakia betez emandako datuak elementu identifikatzaileak dira, eta modua ematen dute erosketen atalera sartu eta erosketak egiteko, eta izaera pertsonala eta besterenezina dute.
3.3 Eskaria balekotzat ematea
Eskariak egitean, Saltzaileak balekotzat eman behar ditu, espresuki edo tazituki adierazita. Non eta ez den hitzarmena idatziz jasotzen. Re-uz, S.L.-ek eskari bat balekotzat emateko, Eroslearen eskutik honako hauek jaso behar ditu: (i) eskarian bertan egindako aurrekontuaren prezio osoaren ordainketa, (ii) inprimatzeko aginduaren balekoa (edalontzi mota eta kolorea zehaztuta, serigrafiaren koloreak eta/edo IML-Digitalaren inpresio mota) eta (iii) eskaria igortzeko eta fakturatzeko helbidea. Hauek jasotakoan, Re-uz, S.L.-ek posta elektroniko bat igorriko dio Erosleari, eskaera balekotzat ematen dela eta ekoiztera pasako dela jakinaraziz.
Saltzaileak eskubidea du edozein eskari agindu baliogabetzeko horretarako arrazoirik izanez gero, eta ez du ezeren erantzukizunik izango erabaki hori hartuagatik.
3.4 Tolerantziarako marjina
LArrazoi teknikoak eta ekoizpenekoak direla medio, IML (In Mould Labeling) moduan ekoitzi beharreko Produktuen eskarietan, Erosleak alde-alde %5eko tolerantzia marjina onartzen du edalontzien guztizkoan, martxan den eskarian aurreikusitakotik. Re-uz, S.L.-ek eskarian ezarritakoa baino kopuru apalago bat ematen badu, aipatutako %5eko tolerantzi marjina bitarte falta diren edalontzi kopurua ekoitzi beharko du, Erosleari emateko hurrengo 30 lan-egunetan
3.5 Re-uz, S.L.-en eskaintzen indarraldia
Re-uz, S.L.-ek egin, jakinarazi edo iragartzen dituen eskaintzak eta aurrekontuak, edozein dela ere bidea, balekoak izango dira gehienez ere hilabete batez (1) eskaintza hori egin, jakinarazi edo iragartzen den datatik kontatzen hasita.
3.6 Prezioak
Re-uz, S.L.-ek balekotzat emandako eskarian erakusten ditu Produktuen prezioak, edo bere www.ecofestes.com webgunean erakusten ditu uneoro.
3.7 Ordainketa moduak
Re-uz, S.L.-ek onartutako ordainketa moduak hauek dira, transferentzia bidez, txartela edo PayPal. Webgune bidez egindako erosketetan txartela eta PayPal moduak bakarra erabili daitezke.
4. artikulua - Ordainketan atzerapenak izatea edo ordaindu gabe uztea
4.1 Ez ordaintzearen ondorioak
Erosleak ez badu ordaintzen faktura bat epea iraungi baino lehen, automatikoki eta ordain dezala eskatu gabe ere, Re-uz, S.L.-en aldeko kalte ordain bat eragingo du horrek: ordaindu gabe utzitako guztizkoaren %10ekoa, eta, gutxieneko, 50 euro. Eta, gainera, Re-uz, S.L.-ek eskubidea izango du ez ordaintzeak eragin dituen kalte-galeren ordainak eskatzeko, baldin eta ordaindu beharreko kopuruak baino handiagoak badira.
Horretaz gain, faktura bat dagokion epea iraungi baino lehen ez ordaintzeak atzerapen interesak eragingo ditu , hilean %1ekoak, ordaintzeko epea iraungi denetik zorra ordaintzen den egunera arte kontatuta.
4.2 Kontratua suntsitzea
Erosleak ez baditu betetzen Baldintza Orokor hauetan edo aldeen arteko hitzarmen eta kontratu indibidualetan hitzartutako betebeharrak, orduan, Re-uz, S.L.-ek eskubidea izango du saleroste kontratua suntsitzeko, eta Erosleak ordura arte jaso dituen Produktuen zenbatekoa ordaindu beharko dio; gainera, hura ez bete izanak kalte-galerak eragin baditu, erreklamatzen duen ordaina jaso ahalko du Re-uz, S.L.-ek. Kontratua suntsitzen bada, Re-uz, S.L.-ek eskubidea izango du, oraindik ere, artikulu honetan datorren kalte-ordaina jasotzeko, orobat interesak atzerapenagatik, artikulu honetan ezarrita dagoen bezala kontatuta.
4.3 Muga eguna aurreratzea
Prezioa zatika ordaintzen bada edo Eroslea baten baino gehiagoren artean banatzen bada, parte bakarra ez ordaintzeak jada automatikoki inplikatuko du zor osoa aurreratu beharra, horren gainerako jakinarazpen espresurik edo ordainketa eskakizunik egin beharrik izan gabe ere. Ez da onartuko zorpetutako zenbatekoen konpentsaziorik, non eta ez duen Re-uz, S.L.-ek baimen espresa idatziz ematen.
4.4 Ordainketak egoztea
Partez egindako ordainketa oro zor likidoen, iraungien eta galdagarrien ordainketari egotziko zaio, iraungipenaren ordenan, antzinenekotik hasita berrienera.
5. artikulua - Eskaria aldatzea
Erosleak eskari bat eten, aldatu edo baliogabetzen badu, Re-uz, S.L.-ek aintzat hartuko du baldin eta idatziz eskatzen bazaio Produktuak jaulki aurretik, produktu estandarren kasuan; edo Re-uz, S.L.-ek eskariari balekoa eman aurretik, Produktu pertsonalizatuen edo zerbitzuen kasuan. Nolanahi dela ere, eskari bat eten, aldatu edo baliogabetzekotan, Re-uz, S.L.-ek espresuki ametitu behar du, zeina horren aurka ager baitaiteke bidezko kausa argudiatuta.
Re-uz, S.L.-ekeskaera etetea, aldatzea edo ezeztatzea onartzen badu, Re-uz, S.L.-ek bere egingo ditu behin betiko produktuen prezioaren kontura emandako zenbatekoak, eta, era berean, erosleak Re-uz, S.L.-i kalte-ordaina eman beharko dio, eskaera bete ahal izateko egindako edozein gasturengatik.
6. artikulua - Epeak eta eramatea
6.1 Eramateko agindua eta epeak
Eskariak prestatu eta igortzeko ordenari dagokionez, aintzat hartzen da haien eskuragarritasuna eta sartu direneko ordena. Erosleak baimena ematen dio Re-uz, S.L.-i eskariak osorik edo zatika eramateko.
Re-uz, S.L.-ek emandako epeak gutxi gorabeherakoak dira, horniketaren eta garraioaren menpe baitaude. Eskari batean atzerapenik badago, ezingo da eskaria aldatu, eta Re-uz, S.L.-ek ez du ez zigorrik ordaindu beharko eta ez kalte-ordainik eman beharko ere. Dena den, Re-uz, S.L.-ek baliabide guztiak jarriko ditu eskura Erosleak ezarritako epean jaso dezan. Erosleak eskaera atzera bota dezake, eskaria emate-datatik hasita hirurogei (60) egunez atzeratzen bada. Kasu honetan Re-uz, S.L.-ek Erosleari sortutako kalte eta interesen aurrean erantzun beharko du.
6.2 Emateko era eta tokia. Garraio zerbitzua
Re-uz, S.L.-ek eskaria emateko orduan, INCOTERM Ex Works aplikatuko du (INCOTERMS 2010), eta Re-uz, S.L.-en egoitza izango da eskaria emateko tokia, zeinak Sant Salvador de Guardiolan baitago, Salelles II industrialdean, Edison kaleko 1.an. Ondorioz, arriskua eroslearen gain gelditzen da Produktuak Eroslearen eskuetan gelditzen direnean, aipaturiko egoitzatik eramateko orduan; eta Erosleak berak nahi duen puntura arte eramateko garraioa eta asegurua haren gain joango dira, baita garraioan gerta litezkeen arriskuak ere.
Dena den, Re-uz, S.L.-ek garraio zerbitzua eskain diezaioke Erosleari, eta hori Produktuaren preziotik aparte ordaintzen da, eskaria egiteko orduan ezartzen den tarifaren arabera. Re-uz, S.L.-ek kontratatuko du garraioa Eroslearen intereserako, eta horrek ez du aldatzen Klausula honetan adierazitako arriskuen transmisioaren araua.
6.3 Produktuen kalitatean edo kopuruan okerrak egotea
Erosleak Produktuak jasotzen dituenean, behartuta dago jasotako kaxak nola dauden eta beraien kopurua egiaztatzera, eta orobat dago behartuta albaranean ipintzera horiek egiaztatzean zerbait ez badago behar bezala edo erreklamatu egin nahi badu.
Re-uz, S.L.-ek ez du erantzuteko obligaziorik emandako Produktuetan okerrik baldin badago eta ez bada bost (5) egun naturalen barruan jakinarazten, Erosleak horiek jaso zituenetik kontatzen hasita.
7. artikulua - Jabetza gordetzea
Dagokion prezioa zatika ordaintzen bada edo ordainketa atzeratzen bada aldeek elkarrekin hala adostuta, saldutako Produktuen jabetza eskubidea gordeko du Re-uz, S.L.-ek Erosleak prezio osoa ordaindu duela egiaztatu arte, baldin eta prezioa ez bada iraungi baino lehen ordaintzen; gainera, ordainketa egiteko eta kontratua betetzeko erreklamazioak egin ditzake.
8. artikulua - Erantzukizuna eta bermeak
Re-uz, S.L.-ek bermatzen du Produktuek betetzen dituztela eskariko ezaugarriak, Baldintza Orokor hauetan arauturiko baldintzetan, edo, hala dagokionean, aldeek egindako hitzarmen partikularretan adostu bezala.
Salbu eta kontrakorik adierazten ez bada, Re-uz, S.L.-ek bere gain hartzen dituen betebeharrak bitartekoen betebeharrak dira eta ez emaitzenak.
Edonola ere, Re-uz, S.L.-ek ez baditu betetzen bere konpromisoak, era hauetako batean jokatuko du: (i) Produktuengatik jasotako dirua itzuliko du, eskarian datorren moduan; edo (ii) horiek ordezkatuko ditu kopuruz kopuru; dena den, ezingo zaio eskatu Re-uz, S.L.-i inolako gastu gehigarririk, prestaziorik eta/edo kalte ordainik. ERe-uz, S.L.-ek inola ere ez ditu bere gain hartuko Erosleak zuzenean edo zeharka pairatu dituen gastuak; besteren artean, finantza edo merkataritza arloko kalteak, esplotazio galerak, inbertsio aukeren edo komertzialen galerak, edo izenaren edo marka komertzialaren ospean jasaniko kalteak; guztiak ere adibide gisa jarrita eta ez kasu jakin horietan bakarrik.
Dena dela ere, eta aurrekoarekin bat, Re-uz, S.L.-ek kontratuko baldintzak ez baditu betetzen, eskarian datorren Produktuen prezioa itzuli beharko du.
Inola ere ez da Re-uz, S.L.-en ardura Eroslea ez bada Produktu pertsonalizatu batekin konforme gelditu, baldin eta Erosleak dagoeneko adierazia badu —espresuki edo tazituki— Produktuaren inprimatze aginduarekin konforme dela.
Halaber, ez da Re-uz, S.L.-en ardurakoa Produktuak kalteak izaten baditu, (i) dela denboraren poderioz sortuak, (ii) dela behar bezala ez biltegiratzeak sortuak, (iii) dela behar bezala ez erabiltzeagatik sortuak, (iv) dela garraio zerbitzu desegokiak sortuak; oro har, Re-uz, S.L.-ek dituen kontratuzko betebeharrekin zuzenean loturik ez diren edozein baldintzak sortuak.
9. artikulua - Jabetza intelektuala eta isilpekotasuna
Erosleak espresuki bermatzen dio Re-uz, S.L.-i legezkoak direla Produktua pertsonalizatzeko Re-uz, S.L.-i emandako marrazkiak, testuak, eskemak, argazkiak, markak, logotipoak eta beste edozein elementu bisual, eta eta ez dituela hirugarrenen eskubideak puskatzen horiek erabilita.
Eroslearena da ardura edozein lege, administrazio arau, kontratuzko manu eta beste hausten bada Produktuak fabrikatuta, merkaturatuta eta/edo zirkulazioan jarrita; eta Eroslea behartuta dago Re-uz, S.L. espresuki onik ateratzera, aurreko paragrafoan aipaturiko elementu bisualen erabilerak eta zirkulazioak kalteak eragiten baditu.
Bestalde, Re-uz, S.L.-ek eskubidea izango du nahieran uko egiteko etikaren edo legearen aurkakoak diren edo desegokiak diren hitz eta irudiak erabiltzeari Produktu pertsonalizatuen eskarietan.
Re-uz, S.L. eta Re-uz, S.L.-en markak eta logotipoak produktu guztietan doaz. Marka horiek erregistratuta daude, eta Re-uz, S.L.-en jabetzakoak dira. Erosleak konpromisoa hartzen du marka horiek ez erabili, kopiatu eta erreproduzitzeko, inola ere, salbu eta Produktuen jatorria identifikatzeko eta horiek berak erabiltzeko, betiere ohartaraziz marka horiek erregistratuta daudela.
Re-uz, S.L.-en jabetza esklusibokoak dira Erosleari ematen dizkion azterketa, proiektu, diseinu, plano, prototipo, modelo eta agiri oro. Produktuak salduta, Erosleari ez zaio inola ere jabetza intelektual edo industrialik, jakintzarik eta bestelakorik eskualdatzen, ezta inolako teknologiarik ere. Re-uz, S.L.-ek Erosleari helarazitako finantza eskaintza, aplikazio teknikoen azterketa, plano, eredu, eskema, diseinu eta/edo beste edozein agiri erabat isilpekoa da. Debekatuta dago horiek kopiatu, patentatu eta babestea beste jabetza intelektual edo industrialen eskubideekin edo hirugarrenei zabaltzea, zuzenean nahiz zeharka. Bestalde, Re-uz, S.L.-ek eska dezake Produktuekin batera helarazia izan den aurretik aipaturiko material oro ordezkatzea eta/edo hondatzea.
10. artikulua — Ezinbesteko kasuetan
Re-uz, S.L. ez da arduratuko kontratuko betebeharrak betetzen ez badira eta/edo Baldintza Orokor hauetakoak betetzen ez badira, ezta hortik zuzenean edo zeharka gerta litezkeen kalte-galerez ere, baldin eta ezinbesteko kasu bat gertatzen bada.
Gauzak horrela, ezinbesteko kasutzat joko dira aldeen borondatez gaindi dauden gertaera independenteak, modu zentzudunean iragar badaitezke eta modu zentzudunean ezin saihestuzkoak badira, horiek agertzean Re-uz, S.L.-ek bere betebeharrak ezin gauzatu dituelako edo aldeen artean adostu duten prezioagatik zinez larriak direlako. Erakusgarri gisa eta kasu jakin hauetan bakarrik, hona hemen ezinbesteko kasutzat jotzen direnak: agintari eskudunek alarma, salbuespen edo setio egoera deklaratzea; greba orokorrak edo Re-uz, S.L.-eko langileenak edo haren ohiko garraiolarienak; suteak, uholdeak eta bestelako hondamenak Re-uz, S.L.-en egoitzetan edo haien hornitzaileenetan; gerra egoerak; zorizko matxurak direla kausa izaniko ekoizpen etenak; izurriteak; errepide ixteak; ur horniduran, elektrizitatea, gas naturalean eta beste lehengai batzuetan izaniko etenak; orobat hornidura eten dezakeen beste edozein kausa Re-uz, S.L.-en hornitzaileei edo hirugarrenei egotz lekizkiekeenak.
Ezinbesteko kasu bat gertatzen bada, Re-uz, S.L.-ek hala jakinaraziko dio Erosleari idatziz, dela posta arruntez dela elektronikoz.
Ezinbesteko kausa gertatzen denetik, aldeek indarrean duten kontratua eten egingo da, eta bukatutzat jo dezakete bietako baten kasuan hirurogei egunen buruan ez bada ezinbesteko kausa amaitu; kasu horretan, ezingo zaio Re-uz, S.L.-i eskatu inolako kalte ordainik edo zigorrik. Bukatutzat emango da alderdi interesdunak idatziz igorrita beste alderdiari, dela posta arruntez dela elektronikoz.
Kontratua etenda dagoen bitartean, aldeetako bat ere ez egongo behartuta kontratuaren arabera dagoeneko jasoa duena itzultzera.
Ezinbesteko kausa eteten bada, Re-uz, S.L.-ek hogeita hamar (30) eguneko epe gehigarri bat izango du bere kontratuzko konpromisoak betetzeko, zeina gehitu egingo baita bi aldeek elkarrekin duten eta etenda egon den kontratuan ezarrita zeudenei edo kontraturik ezean bien arteko erlaziotik ateratako eskarian ezarrita zeudenei.
1. artikulua — Aplikagarri den legea eta jurisdikzioa
11.1 Aplikagarri den legea
Salmenta Baldintza Orokor hauek eta orobat Re-uz, S.L.-en xede soziala osatzen duen jardueraren harira aldeek egindako beste edozein baldintza, itun eta kontratu partikular Espainiako Zuzenbide komunak gidatzen ditu. Nazioarteko salerosketen kasuan, espresuki kanpoan gelditzen da Vienako 1980ko Hitzarmena aplikatzea.
11.2 Jurisdikzioa
Alderdiek gatazkarik edo eztabaidarik badute Salmenta Baldintza Orokor hauen eta/edo Re-uz, S.L.-en xede soziala osatzen duen jardueraren harira aldeek egindako beste edozein baldintza, itun eta kontratu partikularren baliozkotasunean, interpretazioan, exekuzioan edo indarraldian, bi aldeak espresuki jarriko dira Manresako Epaitegi eta Auzitegien eskuetan, eta espresuki uko egingo diote euren kasua har lezakeen beste edozein foru nazional zein nazioartekori.
12. artikulua — Miszelanea
12.1Deuseztasun partziala
Baldintza Orokor hauen artikulu, paragrafo edo xedapenen bat legez kanpokoa edo nulua izateko posibilitateak ezin ditu gainerako artikulu, paragrafo eta xedapenak legezkotasunik eta baliozkotasunik gabe utzi, ezta artikulu, paragrafo edo xedapen horren gainerako zatia ere.
Halakorik gertatuko balitz, elkarrekin adostuta, legez kanpokoa edo nulua den artikulua, paragrafoa edo xedapena edo horren zati bat ordezkatu egingo da legezkoa eta baliozkoa den beste artikulu, paragrafo edo xedapen batekin, aldeen baldintza ekonomikoen eta legezkoen orekari eusteko moduan.
12.2 Lagapena
Erosleak ezin ditu Saltzailearekin izenpetua duen kontratuan datozen eskubideak eta betebeharrak laga, ezta Baldintza Orokor hauetatik eratortzen direnak ere, ez badago aurrez Saltzailearen baimen espres eta idatzirik.
12.3 Eskubideei uko egitearen falta
Saltzaileak baldintza partikularretan, Baldintza Orokorretan edo aplikagarri den legedian datozen baldintzak betetzeko eskakizunik ez badu egiten edo atzeratzen bada, horrek ez du esan nahi geroago hura betea izan dadin eskatzeko eskubideari uko egiten dionik. Halaber, ez da kontsideratuko Saltzaileak berari dagozkion eskubideei uko egiten diola eskubide edo ekintza horiek soilik partez erabiltzen baditu.
12.4 Baldintza Orokor hauek aldatzeko
Saltzaileak eskumena du noiznahi aldatzeko Baldintza orokor hauek bere webgunean (www.ecofestes.com) eta egoki irizten dion beste medioren batean beste bertsio bat argitaratuta, hala dagokionean.
Horiek aldatzen baditu, aplikagarriak izango dira webgunean argitaratzen den unetik aurrera egindako salmentetan. Indarrean diren kontratuei dagokienez, baldintza orokor berriak onartutzat joko ditu Erosleak espresuki, bere borondatez eta inolako ezbairik gabe, baldin eta, hogeita hamar (30) egunen barruan, baldintza orokor berriak eskuratzen dituenetik kontatzen hasita edo Saltzailearen webgunean dituela jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, Erosleak ez badu espresuki aurkako jarrerarik erakusten.
12.5 Aldeen arteko jakinarazpenak
Bestelakorik ez badago aplikatzeko, aldeek elkarri egin beharreko jakinarazpenak idatziz egin behar dira, eta hartzaileari dagozkion helbideetara haien harreraren konstantzia izateko modua ematen duen medio batez. Re-uz, S.L.-en posta helbidea, kasu honetan, Baldintza Orokorren goiburuan dago, eta haren helbide elektronikoa, Erosleak edozein unetan erabil dezakeena, honako hau: info.es@reuz.com.
13. artikulua - Datu pertsonalen babesa
Re-uz, S.L.-ek zin dagi datu pertsonalak babesten dituzten legeak eta araudiak beteko dituela, eta, bereziki, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua.
Datu pertsonalak babesteari buruzkoak datoz webgunean (www.ecofestes.com), "Baldintza Orokorretan" datorren Lege Oharrean, zeinak hona ekarritzat joko baitira ondorio guztietarako. Erosleak eskari bat tramitatu nahi badu, automatikoki adieraziko du Baldintza Orokor horiek ezagutzen dituela eta horiek onartzen dituela.
14. artikulua – Indarrean sartzea
Baldintza Orokorrak aplikagarri dira 2020ko maiatzaren 30tik aurrera.